XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orduan, edatekoa ekar iezaguzu oraingoz, eta ez zaitz ikara - esan zion Carmaux-ek -.

Ez gara zure poltsaren, ez narruaren bila etorri.

- Hitzok bukatu baino lehen, tabernaria ezkutatu egin zen, handik gutxira, itxura bikaineko bi botila hautseztaturekin azaltzeko.

- Euskaldun - esan zuen Carmaux-ek ardoa dastatu ondoren -.

- Errege baten dinako ardotegia dadukazu.

- Karlos V haundiak berak ere, biziko balitz, gurekin edateari ez liokeela musin egingo*MUSIN EGIN: mespretxatu apustu!.

- Oraindik bada gehiago: beldur gabe edazue.

- Fida al gaitezke zutaz?.

- Zuengatik izan ezean, Laurent-en korsariek narrutu egingo ninduketen; ba dakizue hori.

- Atzo goizean porturatu zen untzia ikusi al zenuen?.

- Bai; nasan nengoen ainguratu zenean.

- Jaun bat jaitsi zen neska gazte batekin, ez al da hala?.

- Maracaiboko gobernaria zela esan didate.

- Eta berehala abiatu al zen Panamarantz?.

- Ordu erdia. - Jaun konteak diru pilo eder bat zor digu, eta oraindinokoan ezin izan diogu kobratu, eta ahalbait lasterren harrapatu nahi genuke gutariko taldetxo batekin, ordaintzaile txarra denez, hauekin ere zorretan baitago jaun hori.

- Aberats porrokatua *ABERATS PORROKATUA: oso aberatsa dela entzun dut.

- Eta lukur bat dela ere esan bide dizute.

- Ez nekien horren berri.